ESZENA

Hil honetan, Arabako Umorezko Jaialdia

Komedialdia, Arabako Umorezko Jaialdia, umorez beteko du Araba. Aurten Abendu eguna umorez izeneko lehiaketak umorezko eskaintza bat proposatuko die herritarrei abenduaren 1etik 24ra bitartean.

Jaialdiak aurreko edizioetako espirituari eusten dio, umoreari gure osasunean duen garrantzia emanez. Euskal Herriko artisten partaidetzarekin osatu da programazioa, izan ere, gertukoena aukeratu da, etxekoa, urte osoan beren lanak erakusteko eta aurrera ateratzeko gogor lan egiten duten sortzaileen adierazpen artistikoak.

Denetarik egongo da, hitzaldiak, liburu aurkezpenak, ilustrazioa, kaleko marrazketa, antzerkia, emanaldiak, zuzeneko podcasta…. Hiru kategoriatan banatuta egongo dira: Antolatu, gomendatu eta lagundu. Lehenengo kategorian, Komedialdiaren ekoizpen propioko umorezko eskaintzak daude,
Bigarren kategorian, Komedialdiak nola edo hala parte hartzen duen jarduerak daude, bereziki, aurretik jaialdiarekin kolaboratu duten artista edo kolektiboekin. Adibidez, Monstrenkas Jardunaldiak.
Eta, hirugarrenik, Araban, umorearekin eta tokiko talentuarekin zerikusia duten ikuskizunak eta ekitaldiak egingo dira. Aukera zabaltzeko eta Arabako publikoari aisialdirako eta entretenimendurako aukera gehiago eskaintzeko asmoz.

Egun guztietako emanaldiak eta ekitaldiak zertan diren jakiteko: Komedialdia

Show More

Related Articles

Back to top button