
Aurtengo edizioko palmaresa jakitera eman eta sari guztiak banatu egin ditu jaialdiak. Champions of the Golden Valley filma (Ben Sturgulewski) izan da irabazlea, eta Jabier Baraiazarrak Mendi Filmeko zuzendari eta mendi zinemaldien nazioarteko elkargoko presidenteak, pelikularekin irabazitako Sari Nagusiaren Lore-Eguzki garaikurra eman dio. Urte eta erdiz erakutsi dute pelikula mundu osoko zinema jaialdietan, eta Bilbon itxi dute etapa hori-
Oiarzabal. Entre Juan y Juanito pelikularen nazioarteko estreinaldia Mendi Filmeko Hasiera Ekitaldian egin zen, eta filmak Gidoi Onenaren saria irabazi du. Javier Álvaro Palomares zuzendari madrildarrak jaso du garaikurra.
Boris Peters estatubatuarrak See what I saw: Karakoram filmarekin Argazkilaritza Onena saria irabazi du.
Euskal egiletzako 4 pelikula saritu dira aurtengo palmaresean, eta denek izan dute ordezkaritza sariketan: Julen Elorzak Cantos y Flores filmarekin irabazi du Kirol eta Abentura Film Onena saria; Mikel Urdangarinek eta Koldo Uriartek Soinu Banda Onenaren aitortza jaso dute ‘Itsasora’ filmarekin; Nagore Eceizak zuzendutako Izarren zaunka film laburrak EiTB Euskarazko Film Onenaren garaikurra jaso du; eta, azkenik, Luis Arrietak Kultura eta Natura Film Onena sariaren garaikurra jaso du.
Aurten, 226 pelikulek aurkeztu dira eta Mendi Filmen 55 izan dira programatu direnak, horietatik 45 Sail Ofizialean.



