MUSIKA

Garik “Estutu” aurkeztuko du Arriagan Antzokian

Miguel Moyanok, Nacho Beltránek eta Oier Aldekoak osatutako bateria, baxu eta gitarra talde klasikoarekin, Maldanberarekin, arituko da Gari kantaria, gaur berton, Arriaga Antzokian, 20:00etatik aurrera, eta gainera oso modu berezian, izan ere, artistak eta ikus-entzuleak elkarrekin egongo dira ohikoa ez den moduko agertokian, Estutu bere azken laneko kantak haizatzeko.

Arriagako Gelatxoetan izango da kontzertua, hurbileko formatu goxoan, giro paregabea sortzeko eta  “abesti berri horien ñabardurez gozatzeko. Berez ere Arriagako Gelatxoetan jasotzen diren ikuskizunen ezaugarri nagusietakoa gertutasuna bada, oraingo honetan artisten eta publikoaren arteko bat egitea erabatekoa izango da, taldeak eta ikus-entzuleak leku bera hartuko baitute agertokian”.

Gari eta Maldanberaren abesti berriak erabat naturalak dira, bere disko bitalista eta pertsonala da, rock estilotik urrunduta. Hala, pop kantu gertukoak, lasaiak eta intimoak idatzi ditu. Horretarako, formatu txikiko banda eratu du eta formatu horretan aritzen da zuzenekoetan ere. Diskoa El Tigre estudioan grabatu du Garik, Jon Aguirrezabalagaren zuzendaritzapean, eta Xabir Eguiak nahasketak egin ditu. Azkenik, masterizazioaz Jonan Ordorika arduratu da.

Iñigo Astiz kazetariaren aburuz, “Naturala dirudi azken emaitzak: orain arteko Garirik helduenak sortu du orain arteko Gariren diskorik helduena. Orain behar dituen beste edonorentzat ere izango dira bere abestiak”.
Eta, ziurrenez, bere lanaren naturaltasunak eta espontaneotasunak beste dimentsio paregabe eta errepikaezina lortuko dute Arriagan eskainiko den emanaldian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button