LITERATURA

“Berba dariola” izenburupean dator Gutun Zuria Bilbao

Azkuna Zentroak Gutun Zuria Bilbao Letren Nazioarteko Jaialdiaren aurtengo edizioa prest dauka. Aurten, otsailaren 27tik martxoaren 2ra egingo da Berba dariola izenburupean. Edizio hau literaturaren inguruko topagune bihurtuko da hitzaren adierazpen guztietan fokua jarrita.

Azkuna Zentroko zuzendari Fernando Perezen zuzendaritza artistikoarekin eta Beñat Sarasola, Iñaki Esteban, Ivan de la Nuez eta Maria Mur adituen aholkularitzarekin, “Gutun Zuria mahai gainaren eta adimen artifizialaren artean ibiliko da, itsutzen gaituen irudi kopuruaren kudeaketaren eta gortzen gaituen hitz kopuruaren digestioaren artean.”

2024ko edizioan ehundik gora sortzailek parte hartuko dute, arteen eta literaturaren, idazketaren eta irudiaren, argitaletxeen eta liburu-denden truke hibrido batean (Abdellah Taia, Alicia Sellés, Anna Starobinets, Antonio Moreno, Arantxa Urretabizkaia, Brenda Navarro, Elena Sánchez, Fran Mengual, Igor Estankona, Iñaki Garcia, Iñigo Astiz, Irene Larraza, Jon Mikel Euba, Juan Mayorga, Lorea Alfaro, Maialen Berasategi, Malen Amenabar, Mikel Inunziaga, Miren Agur Meabe, Miren Amuriza Plaza, Pablo Marte, Patxi Zubizarreta, Txomin Badiola, Rosa Montero, Sonia Rueda, Verónica García,… .)

Aurten ere, BBK eta Azkuna Zentroak Gutun Zuria Bilbao ohorezko saria banatuko dute. Sari honekin euskal eta nazioarteko literaturako funtsezko eragileen sormen-lana saritzen dute urtero, eta Mariasun Landak, euskarazko haur eta gazte-literaturaren berritzaile handia, eta Juan Mayorgak, 2022ko Letren Asturiasko Printzesa Saria, antzerkiak eta egileek arte eszenikoei egiten dieten ekarpena irudikatzen duena, jasoko dute.
Jaialdia otsailaren 27an hasiko da, Mariasun Landari saria emanez, eta Perkusbika perkusio bikotearen emanaldiarekin eta Patxi Zubizarreta idazlearen hitzaldiarekin. Juan Mayorgari martxoaren 2an emango zaio makila, jaialdiaren itxiera ekitaldian parte hartu aurretik.

Hitzaldi, elkarrizketa, mahai-inguru, eta aurkezpen dezentez gain, jaialdian beste jarduera batzuk ere antolatu dira, hala nola, Desiderata, Mama crea eta Azkuna Zentroa Bilbaok sortutako ekoizpen eszenikoa. Bertan liburuen garrantziaz hausnartzeko, irakurtzeko eta idazteko espazioak sortuko dira, adibidez, Pablo Marteren Eras olerkia zeharkatzen duen instalazioa; edo Fabulak antifabulak, Miren Agur Meabe eta Sonia Ruedaren soinu eta ikusizko ikuskizuna.

Beste aldetik, Gutun Zuria +PRO nobedadea izango da, liburuaren mundu profesionalari zuzendutako kongresu bat, non urtero liburu-kateko eragileek gaurkotasuneko hainbat gai eta eztabaida zirriborratuko dituzten pentsamendu kritiko batetik. Lehenengo edizio hau, otsailaren 28an eta 29an izango dena Bastida aretoan.
Aurtengo beste nobedadea Gutun Zuria Zabalik da, letren hibridazioaren inguruko elkarrizketa-gune berria, jaialdiaren fokuak itzaltzen direnean aktibatzen dena. “Jaialdia urte osoan zehar irekita mantentzeko asmoz, jaialdian landutako gaiak hedatu eta garatuko dira gunean, ikuspuntu, perspektiba eta eztabaida berriekin”.

Jakingarri guztiak gutunzuria.azkunazentroa.eus webgunean dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button