Euskal Herriko Helduen Bertso Eskolen Batzordeak antolatu du Bertso Eskolen Eguna, larunbatean, irailaren 30ean, Seguran. Egun osorako jaia prest dago, gainera Bertsolari Txapelketa Nagusiko final laurdenetako bat ere jokatuko da.
Segurako Elorripe herriko tabernan emango zaio hasiera festari, 12:30ean. Geroago, 14:00etan, bazkaria eskainiko da plazan. Bazkalostean, Bertsotruk bertso eskolen arteko desafioen hirugarren edizioa izango da. Jarraian, Bertsolari Txapelketa Nagusiko final laurdeneko saioaren txanda izango da, eta ostean, Bertso Eskolen Egunak jarraipena izango du: 20:00etan, afari mokadua eskainiko du Elorripe herriko tabernak eta Julene Otaegi eta Jone Uria trikitilariek girotuko dute otordua. 23:00tan, eMePebo5t taldearen kontzertuak amaituko du eguna.