ESZENA

VerTedance Company & JiriHavelka konpainia txekiarra, Kultur Leioan

VerTedance Company & JiriHavelka konpainia txekiarrak Correction ikuskizuna aurkeztuko du ostiralean, hilak 6, Kultur Leioako Auditoriumean, 20:30etik aurrera.

Jirí Havelkak zuzendua, oholtzan, zazpi dantzari eta bi musikari (klarinete bikotea) izango dira. Hala, konpainia txekiarrak obra oso fisikoa antzeztuko du.

Kultur Leioaren arabera, “erreflexuak, mugimendu zeiharrak eta kurbak; elkarri bultza egiten diote, ematen du jausiko direla, oreka bakoitza zuzendu egiten da, eta oreka dator berriro. Ezinezkoa da indareremu horretatik ateratzea edo ihes egitea”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button