Bihar, irailak 30, Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatutako Iruñeko Bertsopaperak Lehiaketaren bigarren edizioan lanak aurkezteko epea amaituko da. Lehiaketa honen xedea bertsolaritza eta bertsopaperen modalitatea sustatzea da.
Parte-hartzaileen adinaren arabera hiru kategoria ezarri dira: A kategoria 2008an edo geroago jaiotakoei zuzentzen zaie, eta gutxienez bi bertso eta gehienez lau aurkeztu beharko dituzte; B kategoria 2004tik 2007ra bitarte jaiotakoei zuzentzen zaie. Lanek gutxienez 4 bertsokoak izan beharko dute, eta, gehienez, 8koak; eta azkenik, C kategoria 2003an edo lehenago jaiotakoei zuzentzen zaie.
Aurkeztu beharreko lanak gai eta neurri librekoak izango dira.
Kategoria bakoitzeko hiru sari banatuko dira: A kategoriakoan kultura-bonuak, 150, 100 eta 50 eurokoak; B kategorian, saria diru-kopuru bat, 350 euro irabazlearentzat, 200 euro bigarrenarentzat eta 150 hirugarrenarentzat. C kategoriko sariak: 1.500 euro obra onenarentzat; 1.000 euro bigarrenarentzat; eta 500 hirugarrenarentzat.
Parte hartzeko azken egunetan zaudete, beraz agudo ibili!
Informazio guztia hemen duzue.