MUSIKA

EH Sukarrak 20 urteko ibilbidea ospatuko du Plateruenan

EH Sukarra 1989 urtean eratu den Eibarren. Hasierako hiru partaideak honako hauek izan ziren: Norton, gitarra eta ahotsa; Fakun, bateria; eta Cesar, baxua eta koroak. Bi urte beranduago euren lehendabiziko maketa grabatu zuten Berlinen. Grabazio horrek Euskadi Gaztea-ko lehen maketa lehiaketa irabazi zuen, eta sasoai hartan eratu berri zen Esan Ozenki diskoetxeak gipuzkoarren estreinako lan homonimoa argitaratu zuen 1992 urtean.

Bigarren lana Irtenbide Bakarra (1993) izan zen. Disko hau grabatu eta More Volumen Tour izeneko bira abiatu zuten Europan barna Su Ta Gar metal taldearekin. Beranduago, Garaien Laberintoan (1994), Ura Sutan (1996), eta Sua Urtzean (1999) lanak etorri ziren, -azken bi horietan Asier Serrano idazlearen laguntza izan zuten-.

Hiru urteko geldialdia egin ondoren, Galtzailearen egunak deituriko lana plazaratu zuten eta bi urte beranduago, 2008an, zuzeneko diskoa kaleratu zuten Barne Records zigiluarekin.
Orain, rockaren indarra melodiekin hain ondo uztartzen ikasi duen euskal taldeak bere 20. urteurrena ospatuko du bere zaleekin hilaren 24an Durangoko Plateruenan.

Plateruenak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button