IKUS-ENTZUN

Seriesland jaialdiak Bilbo hartuko du azaroan

Azaroaren 6an, 7an eta 8an, Seriesland Bilbao International Digital Festival ospatuko da, Bilborocken, Azkuna Zentroan eta Guggenheimen. Laboral Kutxaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, BEAZen eta Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez eta Bilboko Udalaren babesarekin egingo da jaialdia.

Edizio honetan, apustu sendoa egingo da euskal ekoizpeneko azken serieak ikus-entzule guztiengana gerturatzeko, eta Bilborako eta Bizkairako estrategikoa den ikus-entzunezkoen sektoreko industria sortzaileak dinamizatzeko eta topagune izateko.

Aurten gainera, lehenengo aldiz, sare sozialetako eduki sortzaile onenak sarituko dira, hala nola Telmo Trenado, Iban Gracia, Beñat Olea, BocaBeats, Kainakai, Elede, Ane Lindane edo 72 kilos influencerrak.

Saio guztiak sarrera librearekin izango dira, leku guztiak bete arte. Hilaren 6an Bilborocken, eta Golem-Alondegian ere doakoa izango da, baina leihatilatik pasatu beharko da sarrera bat hartzeko, edukiera kontrolatzeko. Guggenheim Bilbao Museora sartzea ere librea izango da dagoeneko jaialdiaren webgunean eska daitekeen gonbidapenarekin.

Euskal ekoizpenez gain, Seriesland-ek aurten, nazioarteko indar handiagoa hartu du, lan Korearrak , Kanadiarrak, Latino-amerikarrak eta Europarrak egongo baitira programan. Hala ere, jaialdiak egungo euskal ikuz-entzunezko ekoizpenaren une oparoa ospatuko du, baita honen dibertsitatea ere. Gazteen fikzioa (Go!azen 11, Irabazi Arte! 4), programak (Potx eta Lotx), dokumentalak eta formatu digital berritzaileak (Glaziarrak agurtzen, Zeru Ahoak) biltzen dituen film sorta zabalaren artean, Desagertuta thrillerra nabarmendu daiteke. Plataformetan arrakasta handia izan duen telesail horrek, indarra hartzen ari diren Jon Lukas aktorea bezalako pertsonaiak erakarriko ditu jaialdira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button