IKUS-ENTZUN

Italiako filmografiaren zati bat Koldo Mitxelena Kulturunean ikusgai

Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Italia Txiki Elkarteak Mosaico Italiano zikloa antolatu dute beste behin. Aurtengoak seigarren edizioa beteko du, eta betiko legez, zenbait proiekzio aurkeztuko ditu, “Italiak azken mendean izan dituen aldaketei buruzko gogoeta egiteko, bere zinematografiaren bidez”. Jatorrizko hizkuntzan eskainiko dira, gaztelaniazko azpitituluekin.

Zikloa urrian hasi zen Pietro Germi-ren Il ferroviere filmarekin. Lanak 50eko hamarkadako proletariotzaren eta Bigarren Mundu Gerraren amaieran izandako aldaketa sozialen ikuspegi zintzo eta errealista eskaintzen du.

Aste honetan, urriaren 5ean, Mario Monicelliren I compagni filma proiektatuko da. Bertan kontatzen da XIX. mendearen amaieran Turin hirian, Italiako industriaren erdigune nagusian, izandako borroka sozialen historia. Filma hotz-hotzean jaso zuten Italian 60ko hamarkadan, baina Oscar sarietarako izendatu zuten, Jatorrizko Gidoirik Onenaren kategorian.

Maiatzera bitartean, Luchino Visconti, Antonio Morabito, Paolo Virzì, Mauro Bolognini, edota Claudio Caligariren lanak ikusteko aukera egongo da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button