
Datorren urtarrilaren 21etik 23ra ospatuko den Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 19. edizioan parte hartzeko epea ireki da, eta lanak bidaltzeko azken eguna azaroaren 16a izango da.
Jaialdi hau berezia da, urtero Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko ikasle talde berri batek hartzen duelako parte antolakuntzan.
Aurten, sari hauek banatuko dira: Sail Ofizialean hautatutako finalista bakoitzak 150€ jasoko ditu hautatua izateagatik. Eta gero: Huhezinema saria (650€), Ikusleen Saria (100€tan baloratutako saria); Ikasle film onena (300€); Mondragon Unibertsitateko ikasleek egindako lan onenari MU saria (200€); Ikusleen Saria (100€tan baloratutako saria); eta Bideoklip onena (300€)
Lehiaketan parte hartzeko oinarriak, sariei buruzko xehetasunak eta askoz gehiago ekimenaren webgunean izango da ikusgai.



