IKUS-ENTZUN

Japoniako zinema garaikidea

Azkuna Zentroko Zinematekak Japoniako zinema garaikidearen zikloaren hirugarren zatia antolatu du, eta Kiyoshi Kurosawa zuzendaria izango da protagonista. Zikloa azaroaren 4tik 20ra egingo da Golem Alhondiga zinemetan. Lehen saioa (azaroak 4) Cure (Kyua, 1997) eta License to Live (Ningen gokaku, 1998) lanekin osatuko da.

Ziklo honetan 90eko hamarkadako bere filmografiaren funtsezko zazpi lan berreskuratzen dira. Film horietan, oso hurbil ditugun gaiak eta arazoak topatuko ditu ikusleak: inkomunikazioa, bakartasuna eta enpatiarik eza, krisi ekologikoa, eta batez ere, egungo gizartean gero eta hedatuago dagoen bakardadea.

Kurosawa 1997tik 2002ra hamabost film luze zuzendu zituen. Zikloan ere Eyes of the Spider (Kumo No Hitomi, 1998) eta Serpent’s Path (Hebi No Michi, 1998), thrillerrak ikusteko aukera ere egongo da.

Zikloari amaiera emateko, thriller eta beldurretik erabat aldendutako bi film eskainiko dira. Haietan Kurosawak “esperimentatzen jarraitu zuen, pertsonaiak muturreraino eramanez”. Barren Illusions (Ôinaru gen’ei, 1999) filmak, agian hautaketa honetako kriptikoena denak, munduaren amaiera poetiko eta malenkoniatsu batera eramango gaitu. Azkenik, Bright Future (Akarui mirai, 2002) filma askapen-istorio bat da.

License to Live (Ningen gokaku, 1998) eta Charisma (Karisuma, 1999) lanak ere badira bere sorkuntza ulertzeko eta gozatzeko aukeratutako lan batzuk. “Baliabideen ekonomia, sekuentzia-plano luzeak, inkontzientearen labirintoekiko obsesioa, anbiguotasun morala eta perbertsio garbia dira bere obraren bereizgarriak”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button