ESZENA

Udazkeneko Antzerki Aroa zikloaren azken antzezlana

Udazkeneko Antzerki Aroa euskarazko antzerki zikloaren azken antzezlana gaur izango da Nafarroako Antzerki Eskolan. Urriaren 8an hasi zenetik, asteazkenero eskini da antzezlan bat arratsaldeko 19:00etan. Dejabu konpainiaren Itzulera piezak eman zion hasiera zikloari, 52 Hertz, Ados Teatroren ekoizpenak jarraitu zuen, Mikele Urroz Zabalzaren eta Lucía Ezker Rekalderen Mendia izan zen hurrengoa, eta gaur, urriak 29, Txalo Produkzioaken Arizona emanaldiak egingo du itxiera.

Esteban Roel eta Kepa Errastiren zuzendaritzapean, Jon Plazaola eta Aitziber Garmendia izango dira oholtzan, mugei, migrazioari, gizakiaren ergelkeriari eta manipulazioari buruz gogoetak izaten. Tragikomedia honek, Margaret eta George batzen ditu, euren mugak bizilagunengandik defendatu behar dituen bikotea. Margaret galdera gehiegi egiten hasiko da eta haien bizitza komikoa guztiz aldatuz joango da. Testua Juan Carlos Rubiorena da eta Kepa Errastik berak itzuli du euskarara.

Gaurko ekitaldirako sarrerak Nafarroako Antzerki Eskolako txarteldegian eskuratu daitezke edo honen webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button