MUSIKA

Musikazuzenean-ek 45 disko autoekoitzi aurkeztuko ditu Durangon

Musikazuzenean Komunitateak, aurten ere, stand propioa izango du Durangoko Azokan. Guztira 43 lan izango dira, guztiak aurten plazaratutako autoekoizpenak.

Horrekin batera, webgune berezia ere ondu du Musikazuzenean-ek, Durangon izango dituen diskoen zerrenda osoa kontsultatzeko.

Zerrenda horretan jasota dauden eta Durangoko Azokan eskuragarri izango diren lanen artean, hauexek daude: Etxeren Bizi, Estricallaren Dramatik-Thlon, Fumuten Fumut, Izaroren Om, Joseba B. Lenoirren, Eguzkiari begietara so; Montauk taldearen Bilaketan; Perlaken Itzaletik, Occhi Di Farfallaren Lerroetatik ihes, Pottors Ta Klitoren Magenta, Rukularen Rukula edo Zingiraren Bidaia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button