LITERATURA

Literatura Unibertsala itzulpen-lehiaketa, zabalik

Literatura Unibertsala bilduma osatzen jarraitzeko, beste hiru liburu hautatu dira aurtengo lehiaketarako: Manuel Rivas idazlearen Que me queres, amor?; Nadine Gordimer idazlearen Burger’s Daughter,; eta Kenzaburo Oeren Warera no kyoki o ikinobiru michi o oshieyo (Teach Us to Outgrow Our Madness).

Itzultzaile profesionalak zein hasi berriak izan daitezke lehiatzaile. Nolanahi ere, aurreko urteko lehiaketan itzulpenen bat esleitu zaien itzultzaileek ez dute parte hartzerik izango.

Lehiaketan parte hartu nahi izanez gero, lagin bat euskaratu beharko da maiatzaren 6rako.

Proposamen guztiak jaso ostean, Aitor Blanco Leozek (EIZIEk izendaturik), Iñigo Roque Eguzkitzak (Eusko Jaurlaritzak izendaturik) eta Inazio Mujika Iraolak (itzulpenok argitaratuko dituzten argitaletxeek izendaturik) osaturiko epaimahaiak jasotako itzulpenak aztertu eta esleipena egingo du.

Betebeharreko oinarriak, laginak eta informazio guztia, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button