
Saio dezente programatu dira asteburu honetarako. Gaur, Lasarte-Orian, bertso-afaria egingo dute Arrieskalleta elkartean Xabier Amuriza eta Andoni Egañarekin. Iruñeako Donibane auzoan berdin, Xabier Terreros Terre eta Iñigo Ibarrarekin. Mungian ere plateraren aurrean izango dira Etxahun Lekue eta Arkaitz Estiballes Erreka jatetxean. Amaran, Korrika kulturalaren barruan, bertso-afaria ere egingo dute. Oñatin berdin, eta Julen Zelaieta, Iosu Igartua, Aritz Saragueta, Urko Egaña, Beñat Alberdi eta Oskar Estanga norgehiagoka arituko dira.
Gasteizen, Arabakada 2011 ekimenaren barruan, Ekhi Erremundegi, Miren Amuriza, Ander Solozabal eta Unai Gaztelumendi izango dira.
Eta azkenik, gaur, Lazkao herrian, Lazkao Txikiren heriotzaren 18. urteurrenaren kariaz bertso-afaria egingo dute.
Biharko egunean, antzeko. Betso-afaria dezente, baina bestelako ekimenak ere bai. Adibidez, Tolosan, Zazpi astoren gainean izeneko emanaldia egingo dute Iñaki Apalategi eta Jon Martin bertsolariek.
Galdakaon, Euskal ezkontza egongo da eta tartean bertsolariak Oinarin Txintxilipurdi Dantza Taldeak antolatu du ekimena eta bertan, Igor Elortza eta Unai Iturriaga egongo dira.
Gasteizen, Printzipal antzokian, Arabako bertsolari txapelketaren finala izango da. Bertsolariak: Zigor Enbeita, Iñaki Viñaspre, Manex Agirre, Oihane Perea, Asier Otamendi eta Ander Solozabal.
Burlatan bertso-triki poteoa egingo dute eta Ordizian, Argi Berri sariketa. Bertan, Endika Igartzabal, Peio Ormazabal, Ainhoa Mujika, Xabier Igoa, Iñaki Aleman eta Eneritz Arzallus bilduko dira.
Gehiago Bertsozale Elkarteko webgunean duzue.