
Arantzan 13 bertsolari aritu dira kantuan: Kattin Madariaga Apaolaza, Goizane Etcheverry Lopete, Enara Gallastegi Barrenetxea, Jokin Onaindia Elexpuru, Suhar Gesala Egiguren, Nahia Etcheverry Lopete, Amaiur Aizpuru Eskisabel, Egiar Otegi Torres, Kattalin Lizarraga Mendia, Unax Aizpurua Ibargarai, Leina Alkhat Larrandaburu, Ekhi Zuluaga Intxaurbe eta June Asastegi Unzaga.
Saioaren lehen atalean, binaka aritu dira. Lehendabizi, gaia emanda, bina bertso abestu dituzte zortziko handian; eta, jarraian, bina bertso zortziko txikian.
Bigarren atalean lehen sei sailkatuak aritu dira kantuan, oholtzan guztiak elkarri entzuten eta babesten egon diren arren: Egiar Otegi Torres, Kattalin Lizarraga Mendia, Kattin Madariaga Apaolaza, Nahia Etcheverry Lopete, Suhar Gesala Egiguren eta Unax Aizpurua Ibargarai.
Bertsolariek beren lanak eginda, epaileen lanaren zain egotea egokitu da. Epaile lanetan Aitor Jimenez Tolosana, Ainhoa Sarasua Laskarai, Beñat Romero Maguregi, Jon Diaz de Mendibil Sarasti eta Unai Muniain Caballero aritu dira. Idazkari lanetan Ixiar Eizagirre Kerejeta aritu da, eta honek entregatu die akta aurkezleei.
2025eko Euskal Herriko Eskolarteko txapeldunaren izena esan dute: Unax Aizpurua Ibagarai. Txapeldunordea Nahia Etcheverry Lopepe izan da.