LITERATURA

Euskadiko Irakurketa Sare Publikoko plataforma digitalaren zabalpena

Dugun egoera bereziarekin, publikoa kultura eskuratzeko bide berriak topatzen saiatzen da. eLiburutegia Euskadiko Irakurketa Sare Publikoko plataforma digitala izan da erabiltzaileak irabazi dituena, eta horrela, “agerian geratzen da kultura-produktuak pertsona askoren aisiarako aukera gogokoena direla garai hauetan”.

Plataformak  katalogo zabala eskaintzen du online gustu, publiko eta adin guztietarako. Bertan, eLiburutegia erabiltzeko moduari buruzko azalpenak, irakurketa- eta zine-gomendioak, antzerki- edo opera-proposamen doakoak ere ematen dira.
Gainera, liburutegien blogak sarean aurki daitezkeen nobedadeen berri ematen du aldian-aldian,  bai eta informazio praktiko eta gomendio desberdinak ere. Datuak oso onak dira: “Gaur egun, 2.000 harpidetza ditu guztira, eta, beraz, %400 gehiago. Era berean, liburutegien biltegi digitala, Bilboko Liburutegi Digitala, liburutegien funts inprimatu digitalizatua osorik ikusi eta deskargatzeko aukera ematen duena, nabarmen hazi da, bai deskargetan (%71), 13.600etatik 23.400era, bai kontsultetan (%51), 4.200etatik 6.300era.”

Argi dago, goranzko joera badagoela erabilera birtualean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button