BESTELAKOAK

“Emakumeen Astea” ospatuko dute Sopelan

Martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren ospakizunen harira, hilaren 13ra arte, Emakumeen Astea egingo da Sopelan. Aste horren baitan hamaika ekitaldi garatuko dira: “antzezlanak, hitzaldiak, lehiaketak, ekitaldiak…”.

Hala, gaur bertan, Emakunde eta Itzartu erakundeen ibilbidea aztertuko dute Miren Izaskun Landaiak eta Maria Silvestrek, Kurtzio Kultur Etxean, 18:00etan.

Asteazkenean, poesia errezitaldia eta musika izango da Kurtzio Kultur Etxean, 19:00etan. Ostiralean, halaber, fado emanaldia izango da, Maria Berasarteren eskutik. “Ahots leun eta liluragarri baten bidez, Portugaleko usadio aberatsa plazaratuko du. Eta ozeanoari, desamodioari eta oroimenari begira kantatuko du”. Hori ere aipatutako kultur etxean, 20:00etan.

Azkenik, igandean, Sindrome de Estocolmo izenburuko talk-show-a izango da. Emanaldian, komunikazio, arte eta musika esparruetako bost emakume bilduko dira: Beatriz Catalan, Eguzki Zubia, Reyes Prados, Ainara Legardon eta  Alicia San Juan, Kurtzio Kultur Etxean, 19:00etan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button