LITERATURA

Emakumezkoei zuzenduriko literatura lehiaketa Sopelan

Olerkien luzera gutxienez lau bertsotakoa izango da, eta gehienez berrogeita hamarrekoa. Neurria eta errima librea.
Ipuin laburrak, berriz, gutxienez 3 orrikoak izango dira, eta gehienez hamarrekoak. DIN A-4 orrietan aurkeztu beharko dira. Lanak euskaraz eta gaztelaniaz aurkeztu ahal izango dira.

Lau kopia bidaliko dira, tarte bi utzita eta alde batetik bakarrik idatzita. Barruan egilearen izen deiturak helbidea eta telefonoa jarriko beharko dira gutunazal itxian. Kanpoan olerkiaren edota ipuinaren izenburua jarriko dira. Lanak ondorengo helbide honetara bidali behar dira: Itzartu. Dr. Landa 3. 48600 Sopela.

Olerkiak edo ipuin laburrak inoiz argitaratu gabekoak izango dira, baina beste sariketa batzuetan saririk jaso ez badute aurkeztu ahal izango dira. Egile bakoitzak gehienez ere bost lan aurkeztu ahal izango ditu.

Bai olerkietan bai ipuin laburretan euskarazko eta gaztelaniazko lanak sarituko dira. Lehenengoak, 300 euro jasoko ditu; bigarrenak, 200 eta 100 euroko accesita ere izango da. Sariak eman gabe gera daitezke.

Epai-mahaiaren erabakia atzera ezinezkoa izango da, eta sari-banaketa Emakume Langileari Buruzko Kultura Astearen barruan banatuko dira (2011ko martxoaren 10ean).

Joseba Zubiaurrek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button