BERTSOTAN

Bertsomoviedako aurtengo irabazleak

Botoak emateko tartea itxita, erabakita gelditu dira aurtengo Bertsomovieda lehiaketako irabazleak: Jon Martinek eta Izaskun Bernedo, eta lanik onena, Zuk erabaki. Bertan norgehiagokan, behin gaia emanda, bertsoa antolatzen eta pentsatzen aritzen diren bitartean, bertsolariaren burutik pasatzen diren aukerak  agertu nahi izan dituzte oso modu ilustratiboan.

Gazteen mailan, Joane Aldalur, Oihana Arana, Haizea Arana, Aner Peritz, Xubane Garai, Eider Iturralde, Olatz Zuazubiskar eta Aroa Aranak bertso udalekuetan ezagutu zuten elkar eta handik atera da Begirada bakoitzean bideo polita.

Beste aldetik, publikoaren iritziz, Donosti CUP 2015 izan da lanik onena.  Bideo hori Hondarribiko Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuko Kale Heziketa programako lagunek egin dute. Azkenik, Ormaiztegiko bertso eskolako Zapatistak lanak ere aipamena jasoko du sariketa egunean; datorren ostiralean, Beasaingo Igartza baserrian egingo da.

Sariketan bi kategoria daude: gazteak (DBH 4ra artekoak, DBH 4koak barne) eta helduak. Lehen taldeko onenarentzat 300 € daude, eta helduentzat, 1000 €.  Horiez gain, 300 €ko aipamen berezia dago epaimahaiak hala erabakitzen duenari emateko. Ikusleen saria ere badago: 500 € www.bertsomovieda.com webgunean botorik gehien jasotzen dituen bertsomovieari, eta 250 € epaimahaiaren ustez bertsorik onenak dituen bertsomovieari.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button