MUSIKA

Kraussk taldeak Elgoibarko Sinuöse kontzertuetan joko du

Kraussk metal estiloko banda mutrikuarrak Elgoibarko kultur etxeko sotoan joko du, gaur, hilak 24, 23:00etatik aurrera. Gipuzkoarrek iaz argitaratutako Gudaberria diskoa aurkeztuko dute. Emanaldia Sinuösek antolatu du.

2009an eratu zen taldea, eta urtebete geroago, Bidean Tour bira egin zuten, UEK eta The Wet Band taldeekin batera. 2011n, lehendabiziko maketa plazaratu zuten. Hala, makina bat kontzertu egin ondoren, 2014an, Mutrikuko AME estudioetan grabatu zuten, Axular Arizmendi teknikariaren gidaritzapean.

Taldearen arabera, “aipatutako diskoan, erritmo pisutsu eta ahots urratuez gain, pasarte lasai eta melodikoak ere aurki daitezke, taldearen izaera finkatuz. Kolaborazioei dagokienez, ordea, Anari Alberdi eta Endika Lekuberen partaidetza izan genuen”.

Herriko Burdinaren webgune metalzalearen arabera, “groove metal euskaldun eta aldarrikatzailea” jotzen dute gipuzkoarrek.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button