EMAKUMEAIKUS-ENTZUN

Errefuxiatuen esparruetako bizimodu latza

Bihar bertan, abenduaren 11n, Varados (Helena Taberna, 2019)  filma proiektatuko da Nafarroako Filmotekan. Aurkezpena eta hitzaldia Helena Tabernak berak egingo du. Lesbos irlan eta Atenasen oinarritua, errealitate krudel bat islatzen da, baina aldi berean elkartasunerako espresio bat ere adierazten da.

Amnistia Internacional, Medicos del Mundo, Oxfam Intermon, Iruña Ciudad de Acogida, CEAR, SOS Racismo eta Papeles Derechos Denontzat elkarteek urtero aurkezten duten Giza Eskubideak eta Migrazioak markopean, abenduaren 11ean, Varados filma pantailaratuko da.

Gizartea itsaso Mediterraneoaren gainean sortu zen, eta milaka errefuxiatuk egunero borrokatzen dute egun batean Europaren babesa eskuratzeko. Kontinente zaharraren atean, itxaropena mantentzeko borrokatzen dute nahiz eta egoera tamalgarri batean egon.

Varados filmean iraupen luzez errefuxiatuak diren pertsonak ageriko dira, haien bizimodua gertutik ikusteko. Atenaseko eraikuntza okupatuetan edo herrialdean barna zabalduta dauden errefuxiatu esparruetan, gizon eta emakume hauek haien bizitza aurrera eramaten jarraitzeko dokumentazio baten esperoan daude.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button