ESZENA

“Sabias ellas” komedia dibertigarriaren estreinaldia, Bilboko Arriaga Antzokian

Arriaga Antzokiak Felipe Lozanok zuzendutako Sabias ellas Pabiloi 6ren ekoizpen lan berriaren erabateko estreinaldia aurkeztuko du emanaldi bikoitzarekin.

Proposamen berria Pabiloi 6 aretoko Antzerki Laborategiaren azken ekoizpen lana da, hogeita zortzi esketxez osatutako komedia dibertigarria, hain zuzen. Gainera, euskal bost emakume antzezle bikain igoko dira agertokira: Itziar Lazkano, Vene Herrero, Idoia Merodio, Juana Lor eta Aiora Sedano.

Bizi zatitxoak edo askaerarik gabeko kontakizun txikiak dirudite esketx laburrek, eta istorioko emakumeak ez dute bukaera iristerik nahi, hura iritsi artean euren buruez eta euren artean egingo dutelako barre, “lotsarik gabe, ez garelako heroiak baina bai oso pailazoak”, argitzen dute antzezleek. “Amonarik ez dugunez, garai hartan pizgarriak izaten zitzaizkigun kontu politekin geure belarriak gozatzea komeni izaten zaigu. Ene, baina zelako azkarra den gure neska!, esaten zuen amonak. Eta hortxe jarraitzen dugu, ez dakienari irakasten. Jakintsuak garelako, eta emakumeak, eta Bilbokoak. Ez da gutxi!”, gaineratzen dute lan berriaren nondik norakoa azaltzean umorez.

Komedia dibertigarriaren aurkezpena hortaz bi egunez izango da: datorren urriaren 29an, asteartean, eta urriaren 30ean, asteazkenean, 19:30etik aurrera.

Sarrerak eskuratzeko edota informazio gehiagorako, teatroarriaga.eus web orrialdera joan

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button