LITERATURA

“Emakume gaiztoak” ahanzturaren aurkako eleberria

Patxi Zubizarretak itzuli du Marilar Alexandreren nobela hunkigarri eta asaldagarri hori, Alberdania argitaletxeak kaleratu duena.

“Siscak hamabost urte ditu, eta Coruñako Galera espetxean preso dago, emakume ororen antzera bera ere ez baita bere gorputzaren jabe. Siscaren ahotsari, beste emakume batzuenak ere gehituko zaizkio Marilar Aleixandreren nobelan. Ahanzturaren aurkako eleberria ere bada Emakume gaiztoak. Era berean, liburuek eta irakurtzeak berak pertsonen bizitza hobetzeko duten ahalmenari ere gorazarre egiten dio nobelak. Bidaia hunkigarri eta gogor batera gonbidatzen gaitu egileak, bere literaturan ohi duen tonu poetikoaz ederki jositako trama batean.”

Patxi Zubizarreta itzultzaileak adierazi duen bezala, “oroimen ariketa da Marilar Alexandreren nobela hunkigarri eta asaldagarri hau, emakume zaurgarri, emakume zauritu, emakume kartzelaratu eta konprometituei buruzkoa. Orrialdeetan aurrera, Marina Tsvietáievaren esana ekar dezake gogora: Denak hil ziren eta nik kontatu beharra daukat. Baina oroimen usaintsua da Marilarrena, udaberriaren lurrina dakar, eta utopiaren kolore gorrizta.

Marilar Aleixandre (Madrid, 1947) feminista da, narraziogilea, poeta, itzultzailea eta Real Academia Galegako kidea 2017az gero. Santiagoko Unibertsitatean, pentsamendu kritiko eta arrazoiketaren alorrean aritu zen irakasle. Galiziako literatur sari nagusiak jaso ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button