ESZENA

“Cavaret Voltaire” eta “End”, bi antzerki proposamen astebururako Getxon

Utopian, Getxoko arte eta hezkuntza eszenikoko zentro berritzaileak bi  jarduera programatu ditu asteburuan.

Cavaret Voltaire antzerki  ikuskizunaren emanaldia ondu dute bihar, ekainaren 29an, 20:00etatik aurrera, Utopia Aretoan.  Hugo Ball eta Emmy  Hennings-ek Zurichen zabaldutako aretoa izan zen Cavaret Voltaire. Nahiz eta bost hilabetez bakarrik iraun, bertatik pasa ziren mugimendu Dadaistako sortzailerik handienak, esaterako, Tristan Zara, Arp, Shopie Taubert, Kubland, Marietta di Monaco eta Epharim. Carlos Baigesen zuzendaritzapean eta Arantxa Iurreren interpretazioarekin, mugimendu Dadaistatik paseotxo bat ematera gonbidatuko gaitu ikuskizunak.

Eta igandean berriz, sei zuzendari berrik zuzendutako sei sormen lan biltzen dituen  End  antzerki erakustaldi-emanaldia ondu dute, 20:00etan, Utopia Aretoan ere. Hala, Anton Chejov idazle errusiarraren El Oso komedian oinarritutako lana aurkeztuko du Ana Beraza zuzendari berriak; Garcia Marquezen lanean oinarritutako Ojos de Perra Azul aldiz Thais Martinez Arcek; Maite Palmeiro Lopezek Renaciendo sormena dakar; Alfonso Zurroren  Los Sacamantecas S.L. lanaren moldaketa eroango du oholtzara Andres Martin zuzendariak; Nacida Muerta lana Fran de la O. zuzendariak; eta Federico Y Miguel  obra aurkeztuzko du Garazi Velasco Del Pino zuzendari berriak.

Utopian sormenaren espazioa da, arte eszenikoen prestakuntza eskaintzen duena, adin guztietako artista profesionalak nahiz amateurrak eta artezaleak zein ikus entzuleak biltzeko tokia. Euren eskaintzak prestakuntza eta sormen artistiko profesionalera bideratuta daude.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button