BESTELAKOAK

“Elkar Sariak 2021” banatu dira

Elkar sarien laugarren sari emate ekitaldia ospatu zen atzo Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean. Ibilbideari Elkar sariaren irabazlea Bertsozale Elkartea izan da aurten, eta Lotura fllms-en Lur eta Amets ekimenak Proiektuari Elkar saria jaso du.

Ibilbideari Elkar sariak euskal kulturaren arloan egindako ekarpena hartzen du kontuan.  Bertsozale Elkarteak urteetan egindako lana eta ekarpena itzela izan da eta merezimendu osoz jaso du saria. “Itxura batean bazterreko izatera bideratuta zegoen bertsoari lekua egitea lortu du Bertsozale Elkarteak, lekua egitea eta ikusgarritasuna ematea. Bertsoa gaur egungo euskal gizartean, euskaldunen artean, ezaguna eta jarraitua den kultur adierazpena da, eta hori urte luzeetan ondo egindako lanaren emaitza izan da”.

Proiektuari Elkar saria Lotura films ekoiztetxeak jaso du, Lur eta Amets filma eta telesailaren jarraipen proiektua lantzeko. 2020an estreinatu zen Lur eta Amets film animatua, eta haren atzetik etorri zen haurrentzako seriea. Elkarlanean egindako ekimena izan zen, Lotura films gidari, Ikastolen elkarteak, Katxiporretak eta Elkar-ek berak elkarlanean garatutako proiektua. Hurrengo proiektua lantzeko dirua jaso du ekoiztetxeak.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button