
Azkuna Zentroak Elena Aitzkoaren Lendia Song proiektu artistikoa jarri du bidean, sorkuntza garaikideari laguntzeko Babestu programaren barruan.
Modu performatikoan ahots- eta paisaia-grabazioen bidez igarotzen ditu espazioak, gorputz-eskultura bihurtu arte. Izan ere sorkuntza-lanak ekosistema heterogeneo bat dira, eta “ingurune gutxi-asko hurbileko elementu fisikoak eta emozionalak eta bizi-esperientziak dituzte oinarrian”.
Artista eskulturan, marrazketan, poesian eta performancean eta filmak egiten aritzen da. Azken proiektuen artean, hauek nabarmentzen dira: Zarza Corazón (2019), Valladolideko Museo Patio Herreriano; Paraíso Terrenal (2019) poemen eta txistuen biniloa; Nuestro amor nació en la Edad Media (2018) filma, eta Headscarfs close to the Ground performanceen zikloa, Oslo Pilot-en esparruan egina (2016). Kolektiboki eta performancearen esparruan, nazioartean erakutsi du bere lana, herrialde hauetan: Ingalaterra, Italia, Japonia, Txina, AEBak, Portugal, Norvegia eta Suedian
Horretaz gain gogoan hartu Azkuna Zentroak Babestu. Sorkuntza garaikideari laguntzeko programaren beste deialdi bat jarri duela abian. Deialdi berri hau maiatzaren 31ra arte egongo da zabalik, eta sei proiektu artistiko, kultural eta sortzaile hautatuko dira.