MUSIKA

“Mondra & Roll” formatu txikiko punk rock jaialdi berria

Arrasaten egingo da Mondra & Roll punk rock jaialdia, uztailaren 8an eta 9an.

“Arrasatek punk rock jaialdi propioa izan behar zuen, eta Gasteiz Calling edo Barnanroll jaialdia antolatzen duen jendearen eskutik, hau sortzea erabaki dute eta Mondra & Roll eta geratzeko etorri da.”

Hala, bi egunetan zehar, Europako, estatuko eta tokiko punk rockaren onena, bi jardunaldi harrigarritan bilduko da. Oso berezia izango da Cock Sparrer munduko Street Punk talde handienaren 50 urteen ospakizuna. Haien 50. urteurreneko birako geldialdietako bat Arrasate izango da. Horiekin batera tokiko heroiak, Des-kontrol, 25 urteko ibilbidea ospatuz ere.
Baina lehen egunean, Cockney Rejects mitikoak arituko dira. Geggus anaia paregabeak ezin ziren jaialdiaren lehen edizio honetan faltatu, kondaira biziak dira eta. Haiek izango dira ostiral gaueko buruak, Suediako The Baboon Show taldearekin batera, azken urteetan mundu osoaren ahotan dagoen taldea.

Arrasatera etorriko diren beste talde batzuk, La Inquisición, La Excavadora, The Capaces, eta Peter and The Test Tube Babies izango dira. Tokiko ordezkaritza Crap talde beteranoen eskutik etorriko da, eta etorkizun handiko bi banda berri ere izango dira jaialdian: Perlata eta Zero.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button