MUSIKA

Joseba B. Lenoir-ek disko instrumental berria argitaratu du

Sexty Sexers eta Sumisión City Blues taldeetako gitarra jotzaileak Instroak Vol 2 (Gaztelupeko Hotsak) izenburudun bigarren lana argitaratu du. Lenoir bakarka aritzen da pieza instrumental hauek grabatzen eta zuzenean jotzen. Oraingoan, baina, Willis Drummondeko Felix Buff (bateria eta perkusioa) eta Mugaldekoak taldeko Raul Garcia (zerra) izan ditu lagun.

Berako Joseba B. Lenoir musikariak bere bakarkako estreinako lana kaleratu zuen 2012ko martxoan, Instroak Vol. estreinako lan horretan, bi talde horietan lekurik izan ez zuten blues kutsuko pieza instrumentalak bildu zituen.

Bigarren lan berri honetan, gitarra ez ezik, perkusioak, bateriak, mandolina eta banjo soinuak ere sartu ditu, folk, blues eta rock kutsuko doinuak josteko. Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen arabera, “Ennio Morriconeren soinu bandak dakartza gogora batzuetan, baina Jimi Hendrix edo Frank Zappa bezalakoek sortzen zituzten inprobisazioen ukitua ere aurki daiteke beste batzuetan, oinarri erritmiko hipnotikoak uztarturik”.

Lenoir zuzenean ikusteko zenbait aukera ere izango dira hil honetan: 11n, Donostian diskoaren aurkezpena egingo du; 21ean, Bartzelonan izango da; 23an, Hondarribin, eta, azkenik, 24an, Gasteizen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button