MUSIKA

Esne Beltzak “Noabidea” bira abiatu du

Xabi Solanok (Etzakit, 4 Itzal, Fermin Muguruza Kontrabanda, The Solanos, Afro-Basque Fire Brigada) gidaturiko zortzikoteak Noabidea izeneko bira abiatu du hil honetan.

Noa (Baga-Biga musika ideiak) da taldearen azken lana. Disko hori 2009 eta 2010 urteetan grabatu zuten munduko hamaika tokitan, hala nola, Jamaikan, Beiruten, Japonian, Irunen, Bartzelonan, Ereñozun, eta  Garate estudioetan.  Disko horretan, gainera, hamaika kolaboratzaile izan dituzte bai bertakoak bai atzerrikoak, esaterako, Gorka Urbizu (Berri Txarrak), Clive Hunt (Jamaika) eta Ousmane (Senegal).

Bira hil honen hasiera hasi du Esne Beltzak, eta dagoeneko Zaldibian eta Zarautzen izan dira. Gaur, berriz, Mondragon Unibertsitateko kanpusean joko dute, eta etzi, Anoetako gaztetxean; 20an, Gasteizeko Jimmy Jazz aretoan; 21ean, Abadiñoko plazan; 27an, Donostian (Bidebieta); 28an, Laudion, Araba Euskaraz jaian; eta, azkenik, 29an Ondarroan egingo den Ibilaldian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button