IKUS-ENTZUN

“La Reconquista” film luzea eta “Tigger!” laburra, Fas zineklubean

La Reconquista (Jonas Trueba, Espainia, 2016) eta Tigger! (Iban del Campo, Euskal Herria, 2016) filmak pantailaratuko ditu gaur Bilboko Fas zineklubak, El Carmen aretoan, 19:45etik aurrera. La Reconquista-ren zuzendati Jonás Truebak (Madril, 1981) aurkeztuko du emanaldia.

Jonas Truebaren laugarren lan luzea da La Reconquista, eta Manuela eta Olmoren istorioa kontatzen du: 15 urtez ikusi barik egon ostean, berriro elkartuko dira, nerabezaroan egindako promesa tarteko. Hala, filma topaketa horren inguruan garatuko da.

Fas zineklubaren arabera, “denboraren bilaketa bati buruzko filma da, denboraren kontzientziarena, galdutako denborarena eta berreskuratutako denborarena. Gure oroitzapenak eta gure memoria galdua, hitzak, keinuak eta leialtasunez jarraitzen ditugun sentimenduak nahasten dira denak film honetan, haiek guztiak badira gu definitzen gaituztenak eta orainean, iraganean eta etorkizunean interpelatzen gaituztenak”

Iban del Campo (Arrasate, 1971) zinegileak filmatuko Tigger! laburra, berriz, New York hiriko Broadway auzoko antzokietan puri-purian dagoen Burlesque estiloko ikuskizunen inguruko lana da; Tigger! Obrari buruzkoa, hain justu.

Informazio gehiago: cineclubfas.com.

;

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button