MUSIKA

Los Galerna eta The Cavernarios, rock-and-roll instrumentalean norgehiagoka

Euskal Herriko Los Galerna eta Mexikoko The Cavernarios rock-and-roll banden kantu instrumentalak argitaratu ditu Gaztelupeko Hotsak diskoetxean CD eta hamar hazbeteko binilozko disko berean, erdibana, bakoitzak hori doinu.

Zigilu gipuzkoarraren arabera, “ahotsik gabe, abestu barik, irudimen eta sormenarekin doinuak eta erritmoak ehunduz, eta emozioak azaleratuz”.

Diskoaren lehenengo zatian, The Cavernarios mexikarrek hiru rock-and-roll pieza instrumental bildu dituzte, zuzenak bezain sotilak: Twist del elefante, El Gran Sur eta Como pica esta arena. Rock instrumental eta surf musika klasikotik edaten duten hiru pieza dira.

Los Galernaren hiru doinuetan, bestalde, estilo askotako eraginak nabaritzen dira: giro latinoak, western generoko soinu bandak, swing, mariatxiak… Jaguar stomp, Toneladas de reverb eta Soy de la costa dira gipuzkoarrek bildu dituzten doinuak.

“Lan ederra da hau, entzule batzuek rock instrumentalarekiko duten aurreiritziak alde batera lagata, zabaltzea merezi duena”.

Show More

Related Articles

Back to top button