BERTSOTAN

Euskal Herriko Bertso Eskolen Topaketa urrian

BEEEE… eguna, Euskal Herriko Bertso Eskolen Topaketa hirugarrenez egingo da. Aurten, Markina-Xemeinen ospatuko da urriaren 5ean.

Egun horretako egitaraua Uhagon kultur gunean hasiko da, bertan bilduko dira zale guztiak. Gero bazkaria izango da, Akerbetz gaztetxean. Mungiako bertso eskolaren emanaldia izango da bertan.

Arratsaldean, poteoa egongo da herrian zehar, Andrabanda Feministak eta herriko bertso eskolak girotuta.

Eta gauean, Akertbeltz gaztetxean, Aitzol Barandiaran eta Iñaki Gurrutxagaren Bi Bala emanaldia eta Fan & Go taldearekin erromeria.

Animo!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button