IKUS-ENTZUN

Miguel Gomez zuzendariaren “Tabu”, FAS zineklubean

Bilboko FAS zineklubak Tabu (Miguel Gomes, 2012) filma proiektatuko du maiatzaren 28an El Carmen aretoan, 19:45ean. Fipresci saria jaso zuen filmak 2012ko Berlinale jaialdian. Joseba Gorordo zine zuzendari eta gidoigileak aurkeztu du emanaldia.

Miguel Gomes zinegile portugaldarraren Tabu lanak Afrika kolonizatuan gertatutako amodio afera kontatzen du. Zuri beltzean filmatua, eta ia elkarrizketarik gabekoa, film malenkoniatsua da. “Zinema mututik oso gertu dago”.

Zuzendariaren esanetan, “Portugalen bizi diren mozambiketarrekin prestatu nuen filma. Kariño harreman bat dago Tabú-ren eta pertsona horien artean. Saudade handia, maitasun handia”.

Pelikula erromantikoa da, baina kolonialismoaz gordin hitz egiten duena: “Krokodilo batek esploratzaile bat irensten duenean hasten Gero, portugaldarren bizileku den eta beti lainopean dagoen etxebizitza bloke baten mikrokosmosa erakusten du Gomesek. Horren ondoren irekitzen dio bidea bi pertsonaren arteko maitasun istorioari”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button