ESZENA

Arte eszenikoak protagonista aste honetan, Bilbon

Aste honetan makina bat ikusgarri antolatu dira, Bilboko Udalak bidean jarrita dituen hainbat programaren bidez.

Adibidez, Bilboko Zirkuitua Bilboko eta bere inguruko antzerki taldeen jarduera sustatzen duen ekimena da, eta ostegunean, otsailak 23, Altamirako Udaltegian, Amets Bete taldeak Pareja abierta egingo du, 19:00etan.

Beste aldetik, pailazoen artea, adin guztietako pertsonei hurbiltzea helburu duen Deustualdeko Klown Jaialdiaren barruan, Kancaneo Teatrok Ovolucionando pieza egingo du otsailaren 23an, 19:00etan, Deustuko Udaltegian. Hurrengo egunean, otsailak 24, 18:00etan, San Inazio-Ibarrekolandako Udaltegian, Ganso & Cía taldearen txanda izango da Panoli kabareta  piezarekin.

Errekaldeko XI. Umorezko Antzerki Erakustaldian Eneritz Artetxek (Dxusturi Teatroa) Lakoste pieza egingo du otsailaren 23an ere, 19:00etan. Lakoste bakarrizketan pertsonaia surrealista batek hainbat gai partekatuko ditu ikuslegoarekin zuzenean: artisten bizimodua, arrarotasuna, familia estandarra, menopausia… Umore absurdoak eta bufoien lengoaiak zeharkatzen duen proposamen hau egituratu dugu ikuslegoarenan barrea zein hausnarketa aldi berean sortarazteko asmoz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button