MUSIKA

Arabako “Musika Maketak” lehiaketa abian da

Arabako Foru Aldundiak ondutako Musika Maketak lehiaketaren X. edizioaren oinarriak iragarri dituzte. Lehiaketan parte hartu ahal izateko, kideen ehuneko 50 Arabako Lurralde Historikoan edo Trebiñoko Konderrian erroldatuta egon beharko da, eta diskorik ez izatea argitaratuta.

Lehiaketarako aurkeztutako maketen iraupena 20 minutu izango da gutxienez eta 30 minutu gehienez (kantuak originalak eta demoaren euskarria edozein).

Maketak aurkezteko epea 2016ko irailaren 19an bukatuko da. Hona bidali beharko dira: Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Saila (Probintzia plaza 5, 3. solairua, 01001 Gasteiz). Kanpoaldean “Musika maketen X. lehiaketa” jarri beharko da (bertan ere entrega daiteke).

Lehiaketan sari bakarra egongo da, 6.000 eurokoa. Horretaz gainera, edukiaren ehuneko 50 behintzat euskaraz dutenen artetik epaimahaiak bat aukeratuko du eta 1000 euroko accesita jasoko du. Finalerdira pasatzen diren zortzi taldeen kontzertuak 150na eurorekin ordainduko dira.

Lehiaketari buruzko xehetasun guztiak: araba.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button