MUSIKA

Iñaki Rodriguez saxo jotzaileak disko berria plazaratu du

Iñaki Rodriguez Iruñeko saxofoi jotzaileak Burbuja (Arrabal Jazz) bere bakarkako estreinako lana argitaratu du. Bop, blues eta jazz modernoa uztartu ditu nafarrak lan iradokitzaile honetan.

Diskoa Beasaingo Pottoko estudioetan grabatu du Fredi Pelaez teknikariaren zuzendaritzapean. Musikariei dagokienez ondokoek parte hartu dute grabazioan: Alejandro Mingot eta Jorge Abadias gitarra jotzaileak; Xan Camposen piano jotzailea; Luisa Brito kontrabaxua; eta Iago Fernandez bateria jotzailea.

Diskoetxearen arabera, “bertan (diskoan), tempoaren zentzu pausatuak, sentiberatasuna, Sorterriarekiko lotura… John Coltraneren interpretazio bikainari dei egiten dio, mundu honetan edertasuna ere badagoela agerian utzirik”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button