ARTEA

“Vitoria-Gasteiz” aire zabaleko pintura lehiaketa

Gasteizko Udalaren Kultur Zerbitzuak, uztailean, urtero, aire zabaleko pintura lehiaketa antolatzen du. Urte honetako edizioa uztailaren 16an egingo da, eta aurtengo gaia, Arriaga: Gasteizko hiri-parke handia izango da. Izena emateko epea uztailaren 14ra arte izango da.

Hiriak ingurumenaren aldeko apustua egin zuen eta hala, Arriagako parkea, 18 hektareako azalerarekin, Gasteizko hiri-parkerik handiena da, eta bertan, 30 hegazti espezie baino gehiago eta zuhaitz ugari bizi dira. Ingurune berde honetan, lehiaketan parte hartzen duten artisten lanaz gozatu ahal izango dute gasteiztarrek.

Betiko legez, identifikatzea, zigilatzea eta euskarrien zenbaketa 09:00etatik 11:00etara izango da, antolatzaileek F. Xabier Landaburu kaleko 28. zenbakian, Arriaga parkearen inguruan, kokatuko duten arreta-gunean. Parte-hartzaile bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahalko du lehiaketan.
Obra zuzenean egin beharko da antolatzaileek proposatutako lan-eremuan, eta zonalde horretako txokoren bat irudikatu beharko da; horretarako, hiriaren plano bat emango da adierazitako eremuarekin.

Geroago, 15:00etatik 17:00etara, F. Xabier Landaburu kaleko 28. zenbakian jarriko den arreta-gunean, sinatu gabe edota egilea identifikatzeko balio lezakeen inongo seinalerik gabe aurkeztu beharko dira lanak. 19:30ak aldera, sariak banatuko dira.
Lehen saria 1.600 euro dira, eta bigarren saria, 1.400 euro.

Xehetasunak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button