ESZENA

Besteen heriotzak

Fer Montoyak zuzenduriko Besteen heriotzak lana, igandean, maiatzak 6, estreinatuko da Teatro Barakaldon. Testuaren jatorrian bizitza-heriotzaren ideia azaltzen da. Abandonuarena, emigrazioa-inmigrazioarena, errefuxiatuen gatazkarena Europan eta baita guduarena ere. Besteen heriotzak intrantsigentziaz hitz egiten du, guduaz, ihesaldiez eta emigrazioaz, pertsonen arteko topaketa den literatura eta bakardadearen bidez.

Mariam errefuxiatu siriarra Krakoviara helduko da Tomazewski liburu saltzailearen eskutik, etxean hartuko du honek andrea liburu-dendan egunean ordu batzuez laguntzaile izatearen truke. Tomazewski jauna Mariamentzat makulu izango da bizitza berrian. Bien artean irakurketaren, literaturaren eta gau hizketaldien harira harreman oso berezia sortuko da. David Leaviten El lenguaje perdido de las grúas edo George Orwellen 1984 izango dira liburu saltzaileak Mariamekin elkar banatzen dituen testuetako batzuk.
Urte betez jarraituko dugu Mariamen bizitza, Krakoviara heltzen denetik eta jaunaren heriotzarekin bukatuz. Mariamek liburu-dendan lanean diharduela, Marie Curiek senar Pier hilberriari idatzitako gutun argitaratuak topatuko ditu. Gutun hunkigarri hauek errealitate berrian bizi duen egoeraren atze-oihal izango dira. Aurkikuntza honek Mariamemgan lilura berezia sortuko du eta gutunok irakurri bitartean Curieren hitzekiko eta adierazitako gaiekiko lotura eta identifikazioa biziko ditu.

Testu honetan “Siriako gerraz eta errefuxiatuei buruz hitz egin nahi genuke, eta pertsonok, beren etxe zein kulturatik kanpo, bizi berri bat hasteko topatzen dituzten zailtasunei buruz”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button