ESZENA

Denborarekin esperimentatu mugimenduaren bidez

MugMus Laborategiak Garaiz: 60 t.m. lana aurkeztuko du Andoaingo Bastero Kulturgunean, abenduaren 3an, 20:30ean hasita.

“Gorputzak eta enborrak mugimenduan, dantza, zuzeneko musika eta hotsak higiduran, eta hitzak ibiltari, ahoz gora eta idatziz. Bi dantzari, bi musikari eta idazle bat denbora zizelkatuz.”

Lan honetan denborarekin esperimentatu nahi da mugimenduaren bidez, musikaren bidez, eszenografiaren bidez eta idazle baten berariazko pasarteekin, Garazi Kamio idazlearen laguntzarekin.
“Denbora eszenikoki arakatu eta ikertu da lengoaia ezberdinak uztartu eta publikoak zentzumen ezberdinen bidez pertzibitu dezan. Era berean denboraz hausnartuarazi nahi da, bere izaera eta aldaera ezberdinetan: denbora organikoaz, giza-denboraz… iraganaz, orainaz eta etorkizunaz, ikuspegi humano eta kritikoz.”

MugMus Laborategia 2015ean sortu zen arte-bizien eremuan sormen lanak garatu eta jendarteratzeko asmoarekin, baita sortze prozesua bera gizartearekin partekatu eta bestelako mediazio zein ekintza pedagogikoak burutzeko intentzioarekin ere.
Hastapenetik DSS2016-ren Mugalariak 2.0 (2015), Baratza aretoaren Sorkuntza Egonaldiak (2015), Dantza Hiriaren Aterpea (2016) zein BAD Bilbaoren Artistak Erresidentzian (2016) deialdien onuradun izan da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button