BESTELAKOAK

Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketaren irabazleak

Joan den asteburuan Bilboko Udalaren Euskara, Gazteria eta Kirol Saileko Gazteria Zerbitzuak antolatutako Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketaren 25. edizioa amaitu zen. Hainbat kontzertu eta proposamen entzun ostean Cró! (Pontevedra), Sanctrum (Suedia) eta Las Casicasiotone (Asturias) izan dira hurrenez hurren, Pop Rock, Metal eta Beste Joerak estiloetako irabazleak. Lehen saria 5.000 euro izan dira.

Hauen atzetik, Pop-rock atalean Al Berkowitz (Madril) eta El Bueno, el Feo eta El Mena (Murtzia) bigarren eta hirugarren postuan sailkatu ziren. Metal-atalean, 13 Left to Die (Araba) eta Unbreath (Bizkaia) taldeek eskuratu dute bigarren eta hirugarren saria.

Educados (Bizkaia) lehiaketako talde gazte errebelazio onenari 1.000 euroko sari bat ere eman zaio. Sari hauez gain beste sari asko ere banatu ziren (kantaririk onena, Euskal Herriko talde onena, Gitarra-jotzaile onena, eta abar)

Beste aldetik, eta 25. urteurrenaren kariaz, bi kontzertu berezi egingo dira asteburuan, eta bertan aurreko edizioetan saritutako taldeek parte hartuko dute. 
Hala, gaur berton, azaroaren 15ean, Metal-kontzertua egongo da OST, Rise to Fall eta Ero-ren eskutik. Larunbatean, azaroak 16, Pop-rock kontzertua Las Culebras, Mobydick eta The Great Barrieren eskutik.
Bi kontzertuak ere Bilborock aretoan egingo dira, 20:00etan eta doan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button