IKUS-ENTZUN

Euskal Herriko hainbat hiriburutan Zinetika jaialdia

Zinetika jaialdiaren hamargarren edizioa Iruñean, Bilbon eta Donostian egingo da egunotan, abenduaren 4tik 7ra. Gaur Donostiatik pasatuko da, bihar Bilbotik, eta 7an Iruñean izango da.

Zinetika, esperientzia artistiko ezberdinen bilaketan, dantzaren, zinemaren, teknologia berrien, gorputzaren eta makinaren arteko harremanak aztertzen dituen jaialdia da, eta gainera, plataforma bat da artisten eta entitateen arteko loturak nazioartean ezartzeko, kultur trukea aberastuta, sorkuntza hibridoen aldeko apustua eginda.

Programazio zinematografikoak jaialdiaren espiritua jasotzen duten 13 film labur bilduko ditu, eta horiekin batera, herri palestinarrari eskainitako film bat, bideodantza bat eta Student Films atala, La Faktoria Choreographic Center-eko Creators taldeko ikasleek sortutako lanekin. Era berean, jaialdiaren izaerarekin bat egiten duten bi performance eskainiko ditu.

Topaketa-ziklo gisa sortu den  PensARTE, gonbidatutako artistentzako espazioa izango da, beste begirada batzuekin elikatzeko eta pentsatzeko.

Emankizun guztien gaineko informazioa: Zinetika

Show More

Related Articles

Back to top button