IKUS-ENTZUN

"El Consul de Sodoma"-ren aurrestreinaldia Zinegoak-en eskutik

Emanaldian Bimba Bosé aktorea eta Andrés Vicente Gómez pelikularen ekoizlea izango dira.

Joan den mendeko bigarren erdialdean eragin handien izandako olerkari espainiarretariko baten figura berreskuratu du Sigfrid Monleonek lan honetan. Erretratu sentikorra, haragizkoa, didaktikotasunetik urrun, Jordi Mollak antzezturiko lan integrala da.

El Consul de Sodoma-k Jaime Gil de Biedmaren bizitza kontatzen du, 50eko hamarkadako belaunaldiko partaide izandakoa eta Nunca volveré a ser joven bere lan ezagunarengatik oroitua izango den pertsona. Kataluniako burgesia altuaren kidea eta multinazional garrantzitsu baten exekutiboa, Gil de Biedma beti sentitu izan zen olerkaria eta inguratzen zuen gizartearekiko jarrera menderakaitza mantendu zuen.

Zinegoakek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button