IKUS-ENTZUN

“The Mulberry House” dokumentala pantailaratuko dute Elorrion

Yemenen jaiotako Sara Ishaq zinegileak 2013an filmatutako The Mulberry House izenburuko dokumentala aurkeztuko dute, gaur, hilak 14, Elorrioko Iturri Kultur Etxean, 19:30etik aurrera. 

Yemen, Erresuma Batua, Siria, Egipto eta Arabiar Emirerri Batuen ekoizpena da, eta ondokoa biltzen du: “Sara, aita yemendarra eta ama eskoziarra dituen 30 urteko gaztea, Yemenen sortua da. Nerabe aroan gero eta deserosoago zegoen bere inguruarekin eta 17 urte zituela amarekin bizitzera joatea erabaki zuen Eskoziara. Aitak sorterritik atera ahal izateko baldintza bat jarri zaion: yemendar erroei uko ez egitea”. Sarak, baina, ez du hitza beteko, eta hamar urte igaro ondoren, jaioterrira itzuliko da.

Filmak hainbat jaialditan parte hartu du, tartean, Dubai International Film Festival (Arabiar Emirerri Batuak, 2013), London Human Watch Rights Film Festival (Erresuma Batua, 2014) eta This Human World Festival (Austria 2014), azken horretan Epaimahaiaren saria jaso zuen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button