LITERATURA

Gaztetxoentzako liburu uzta

Udazkena txikienek eta gaztetxoenek liburuen metaketa egin dezaten saioa ere bada, izan ere Olentzeroak asko eta asko banatuko baititu datorren hilean. Hartara, argitaletxeak martxan jarri dira eta titulu dezente plazaratzen ari dira asteotan.

Nontzeberrin titulu horietarik asko jaso ditugu. Elkar argitaletxetik honakoak izan dira: Txomintxo eta Perutxo haur bihurrien beste abentura bat dator Peru Magdalena eta Txomin Magdalena anaiek idatzitako Txomintxo eta Perutxo Iosuri fardela aldatzen lanean.
Argixorgin titulua Estibaliz Vivanco eta Joseba Larretxe Berazadi Josevisky Ilustratzailearen lana da. Illarek zailtasunak ditu batzuetan zuzen ahoskatzeko; batez ere, jende aurrean irakurri behar duenean, eskolan esate baterako. Horregatik, alabari lagunduko dion logopeda bat etxera eramatea erabakiko dute gurasoek: Agate.
Munstro bat edukiontzian lana Maribel Aiertzak eta Mikel Santos Martinez Belatz Ilustratzailearen lana izan da. Gorka harrituta dago auzoko edukiontzi barrutik irteten diren hotsekin. Zaborra eramatera joaten den bakoitzean izugarri beldurtzen da.
Alaine Agirre idazleak eta Maite Gurrutxaga ilustratzaileak Nora joan da aitona? izeneko lan osatu dute. Iker handitzen ari den heinean, aitona txikitzen ari da. Hori esaten du amamak behintzat. Horregatik-edo, aitona erresidentziara eraman dute bizitzera.

Beste aldetik, Erein argitaletxeak Juan Luis Zabalaren Aita oker dago,  Abel Amutxategiren Berbontzi, eta Joxemari Iturralderen Nire lagunen gezurrak izeneko lanak plazaratu ditu.

Eta Sushi Booksen Bitarteko bilduman, Ole Lund Kirkegaard idazle eta ilustratzaile daniarrarenak diren hainbat lan plazaratu dira euskaraz: Otto errinozero bat da, Orla Igeljale, Gomazko Tarzan eta Piorteko Hodiaren abentura.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button