LITERATURA

“Post-it bizitzak” edo bizitza puskak

Pasazaite argitaletxeak Iolanda Zúñigaren Post-it bizitzak izeneko lana kaleratu du. Iñigo Roquek egin ditu itzulpen lanak.

“Liburu honetako arruntak dira, gutxietsiak, iragankorrak, trukagarriak. Baina, halaber, egiazkoak. Egiazkoak, batik bat, bizitza horietako protagonistek badutelako engainuaren berri, jabetuta daudelako karta txarrak tokatu zaizkiela partidarako; are, aldez aurretik markatuta zeudela. Baina, hala eta guztiz, jokatzea erabakitzen dute, amarruz batzuetan, fede onaren amarruaz bestetzuetan, desiraren eta abandonuaren, maitasunaren eta etsiaren, bestearen eta bakardadearen, egiaren eta gezurraren arteko muga lausoetan ia beti. Auskalo, zuk edo nik bezala. Urrutirakoa da bidaia: geure ertzetarakoa”.

Iolanda Zuñiga nor den jakiteko Pasazaitek jarritako lerro interesgarri hauek irakurri ditugu: “Baby boomaren indar zentrifugoek bulkaturik jaio zen.  Madonna blond ambitionek Balaídos-en abestu zuen urtean, etorkizunean zer izango zen ebatzi zuen: pop izarra. Musika Hezkuntzako diploma baino ez zuen lortu. Besteren nahiak ase ez zituenez, bi lizentziatura eskatzen baitzizkioten, familiak senipartetik kendu zuen, eta gizarteak sailkatu egin zuen: galtzailea. Ogibidez, dendari, argazkilari, musikari, aktore, zerbitzari…. izan da. Guztietan plantak egiten zituen. Onikofagia dauka. Scooter bat, bi endodontzia, hiru txakur eta zenbait trauma. Atsegin zaizkio abiadura, herdoila eta X zinema. Harentzat, literatura da larrialdiko azken aukera, medikuak agindutako metodo lasaigarriak agortzen direnean: diazepama, onanismoa, kick boxinga eta olio esentzialetan murgiltzeko bainuak”.

Honelako datuekin, liburu desorekatzaile baten aurrean egongo garelakoak hartu gaitu. Irakurri beharko!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button