EZLEKUBAT

Irune Izer: “Lurretik hasi eta zerura arte”

Irune Izer (Amurrio, 1988) argazkiak eta ilustrazioak paratu ditu abenduaren 21era bitarte Bilboko Hika Ateneoan. Irune Izar gisa sinatzen duen arabarrak Beste mundu txiki batzuk izenburupean aurkeztu du erakusketa.
Gaztea izanagatik ere, Izerren ibilbidea nahikoa oparoa da. Izan ere, erakusketa kolektiboetan, proiekzioetan eta lehiaketetan parte hartu du. Horretaz gain, diziplina anitz lantzen ditu.
Egiten dituen lanen originaltasunak arreta deitu digu eta berearekin mintzatzera ausartu gara, bere lana zertan den konta diezagun

Hika ateneoan paratutako erakusketaren harira, “beste mundu txiki” tituluarekin zer adierazi nahi izan duzu?

Mundu txiki horiek muntaia fotografikoak dira. Europan zehar egindako lanak dira 2009tik 2012ra. Argazki muntaien bidez egindako mundu txiki moduko argazkiak baitira.

Lehenengo bistadizoarekin argazki borobilak ikusten ditugu, zergatik zirkuluaren inguruko formazio hori? Esperimentazio hutsa da?

Argazkiak era desberdin batean ikusten dira, osotasun batean esan genezake. Hasierako puntu batetik hasita, inguratzen gaituen guztia argazki askoren bidez lortzeko, lurretik hasita zerura arte. Horrela, gure ingurua, ohituta gauden era desberdin batean ikusten dugu. Giza begiak osotasun batean ikusteko gai ez dira eta horrela, beste mundu txiki hauek sortuz, jendeak era honetan lurraldeak beste era baten ikus ditzake.

Ikutu minimalista izaten dute argazki guztiek, hori apropos bilatzen duzu?

Nire intentzioa da argazki hauetan jendeak ni egondako lurraldeetan zehar bidaiatzea, baina ez aurrean daukatena ikus dezaten, baizik eta dena ikus dezaten, hots, lekuaren edertasuna, sentsazioak, bertan bisitako momentuak, egoera, denboraren aztarna, argitasun propioa…

Bestalde, diziplina anitzeko artista zara, zeinetan sentitzen zara erosoen?

Erosoago sentitzen naizen diziplinan ilustrazioan da. Ilustrazioak arte lizentziatura eta hainbat bidaia-ibilbideetan eginak dira. Kalcografiak, litografiak eta arkatza eta tinta ilustrazioak dira. Ilustrazioen arteko barietate oso handi bat sortzen da. Ilustrazioa azken finean edonon landu daitezke eta oso eroso sentitzen naiz arlo honetan, denetarik egin daiteke eta, emaitza politak sortuz.

Guztietan bide berriak bilatzeko joera duzu edo nolabaiteko estilo propioa garatu duzu bakoitzarekin?

Teknika landuz, bai argazkietan bai ilustrazioetan, nahi nuen emaitza lortu eta gero estiloa bilatzen hasi nintzen, baina estiloa oraindik bilatzen edo lantzen ari naizen gauza bat da. Bakoitzaren estiloa finkatzea oso zaila dela uste dut eta agian bizitza osoan zehar lantzen duzun gauza bat dela uste dut.

Bertoko Arte Edrretako fakultatean aritzeaz aparte Siziliako arte entitateekin harremana baduzu. Zertan datza harreman hau?

Arte Ederrak Palermon (Sizilia) bukatu nituen eta bertan arte kolektibo batean parte hatu nuen: Fare Ala. Bertan batu nintzen jendeari esker asko ikasi nuen, bai teknikan, bai artean orokorrean, eta bertan bi erakusketa kolektibo egiteko aukera eman zidaten, eta oso oroipen onarekin bueltatu nintzen.

Zure diziplina anitzak direla eta, zer nolako erreferente artistikoak dituzu?

Nire eragin artistikoak David Hockney, Johan Potma, Rebeca Dautremer, Magritte, kfks, Boa Mistura…eta beste hainbat artista dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button