BERTSOTAN

15.556 ikaslek landu dute bertsolaritza ikastetxetan

Ikasturtean zehar egindako lanaren erakusgarri, haurrek prestatutako emanalditxoekin bertso jaialdiak eskaintzen ari dira ikastetxe eta herrietan, maiatza eta ekainean zehar.

Proiektuan urterik urte geroz eta ikastetxe gehiagok hartzen dute parte; ikastetxeen eskutik jasotako balorazioetan proiektuaz nabarmentzen dituzten ezaugarriak honakoak dira: metodologiaren dinamikotasuna, hizkuntza lantzeko ematen dituen aukerak, bertsolaritza irakasleek haurrekiko lortzen duten hurbiltasuna eta ikastetxeko ekitaldietan parte hartzeko duten prestutasuna, eta ikasleek bertsolaritza klasea gustuko izatea.

Ikasturtean zehar egindako lanaren erakusgarri, haurrek prestautako emanalditxoekin bertso jaialdiak eskaintzen ari dira ikastetxe eta herrietan, maiatza eta ekainean zehar. Hauek dira herrialde bakoitzean eskainiko diren emankizunak.

Gipuzkoan Ikastetxeak Bertsotan izeneko 70 jaialditan 8.030 haur igoko dira oholtzara. Iparraldean Bertsulari Ttiki Egunak 20 ikastetxe eta 500 haur elkartuko ditu ekainaren 3an. Bizkaian 4.900 ikasleren eskutik 35 Kantaldi eta ikastetxeen arteko 6 Topaketa egingo dira. Araban Topaketetan 750 ikasle eskualdeka elkartuko dira eta Nafarroan 1.414 ikaslek hartu dute parte Bertsopaper Lehiaketan eta honi lotutako 5 saio egin dira.

Bertsozale Elkarteak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button