LITERATURA

XIV. Miguel de Unamuno saiakera saria martxan

Bilboko Udalak XIV. Miguel de Unamuno saiakera lehiaketarako deia zabaldu du edozein nazionalitatetako saiakeragileentzat. Jatorrizko lanak jasotzeko epea azaroaren 30ean amaituko da eta 6.000 euroko diru-saria emango zaio euskarazko eta erdarazko lan irabazleari.

Lehiaketa hau urtero antolatzen da 1999az geroztik, Bizkaiko hiriburuan jaiotako idazle eta filosofoaren oroimenez. Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako batean aurkezten dituzten edozein nazionalitatetako saiakeragileei dago zabalik. Lehiarako lanak, gai librekoak, argitaratu gabekoak eta aurretiaz saririk jaso gabekoak izango dira. 100 folioko luzera izango dute gutxienez.

Jatorrizko lanak jasotzeko epea azaroaren 30ean ostiralean amaituko da. Lanak paperezko euskarrian Udalera bidali daitezke edo www.bilbao.net/unamunosaria webguneko helbidera ere.

Jon Suduperen Oi, Europa! izan zen joan den urteko lan irabazlea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button